Ekainaren 1etik irailaren 30era bitartean, Urko kiroldegiko aparkalekuan, autokarabanentzako gunea prestatu da. Ekainaren 1etik irailaren 30era bitartean, Urko kiroldegiko aparkalekuan, autokarabanentzako gunea prestatu da. Aparkalekuak honako zerbitzuak eskainiko ditu: zarama ontziak, ur edangarria duen iturria, ur gris eta beltzak botatzeko lekua,argiztapena eta abar. 24 autokarabana aparkatzeko lekua egongo da. Ura aldatzeko zerbitzuak urte osoan zehar erabili ahal izango dira. Ur eta elektrizitate makinak erabiltzeko, turismo bulegoetan "jeton" txanponak salduko dira. Jeton bakoitzaren prezioa euro batekoa izango da eta hurrengo ordutegietan erosi ahal izango dira: Ekaina eta iraila Astelehenetik larunbatera: 10.00-14.00 // 16.00-18.00 ; Igande eta jai egunetan:10.00-14.00 Uztaila eta abuztua Astelehenetik igandera: 10.00-15.00 // 16.00-19.00 jetons turismo bulegoak Urko Kiroldegian
Sopelara heldu den bisitari-kopurua bikoiztu da Aste Santuan Gero eta gehiago dira Sopelara gerturatzen diren turistak. Hondartzak, labarrak, burdin-hesiaren aztarnak, kalitatezko kultur eskaintza, zerbitzuak... Horiek dira gure herriak eskaintzen dituen osagai nagusiak, eta horrek eragina izan du turismo-datuetan. Aste Santuan, esate baterako, iazko datuak bikoiztu dira. Iaz 319 kontsulta egin ziren Sopelako turismo bulegoetan Aste Santuko aste bietan. Aurten, ostera, 647 kontsulta egin dira Sopela eta Larrabasterrako bulegoetan, bikoitza alegia. Bisitari gehienak Euskal Herrikoak izan dira (434), Estatu mailakoak 145 izan dira eta atzerritarrak 68 lagun izan dira. Iazko datuekin alderatuz gero, ikus daiteke batez ere Euskal Herriko bisitarien kopuruan egin duela gora nabarmen (148 izatetik 434 izatera). Turistek batez ere ibilbide eta hondartzen inguruko informazioa eskatu dute. Aste Santuko datuak, ostera, ez dira datu isolatuak. Urte osoan zehar turisten kopuruak gora egin du nabarmen udalerrian. 2014. urteko urtarrilean 249 kontsulta jaso ziren, eta 2015. urteko hilabete berean, berriz, 378. Otsailean eta martxoan aldea nabarmenagoa izan da: 188 izatetik 411 izatera otsailean eta 346 izatetik 612 izatera martxoan. Azken urteetan Sopelako Udalak esfortzua egin du hondartzak eta surfaz harago udalerriak beste ezaugarri batzuk dituela nabarmentzen: burdin hesiaren-aztarnak, naturagaz lotutako ibilbideak, kultur eskaintza, Sopela Kosta Fest bezalako ekimenak, eta abar. Maiatzean zabalduko den karabanentzako aparkalekuak ere turismo-bide berriak zabaltzen lagunduko du. Horrez gain, beste urte batez Turismo Bulegoak bisita gidatuak antolatuko ditu udan. Lehenengoak ekainean izango dira: ekainaren 7an eta 20an Burdin Hesiko aztarnak ezagutzeko aukera egongo da. Hitzordua 09:00etan izango da Urko kiroldegiko aparkalekuan. Izena emateko: 94 406 55 19 edo Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.. Prezioa: hiru euro. Aste santuan bisitari kopurua bikoiztu da Udako bisita gidatuak Sopelan Uda honetan karabanentzako aparkalekuak Sopelan
Apirilaren 2tik aurrera, autobusa Sopela eta Plentzia artean, Urdulizko metroko lanak direla eta - Trenbide-pasagunea kendu eta Urdulizko geltokia lurperatzeko lanek metro-zerbitzua etengo dute eta autobusez ordezkatuko dira. - Obrek 18 hilabeteko iraupena izango dute, eta autobus-zerbitzua obra amaitu arte luzatuko da. Bizkaiko Garraio Patzuergoa apirilaren 2an hasiko dira Urdulizeko trenbide-pasagunea kendu eta tren-geltokia lurperatzeko lanak. Obra 18 hilabetez luzatuko da, eta tarte horretan Sopela, Urduliz eta Plentziako udalerrietako tren-zerbitzua autobusez eskainiko da. Metroaren gainerako geltokietan zerbitzua ohikoa izango da. 1. FASEA: apirilaren 2tik 6ra arte (Plentzia-Larrabasterra) Lehenengo bost egunetan, beren-beregi apirilaren 2tik 6ra arte, bus zerbitzua Larrabasterra eta Plentziaren artekoa izango da. Egun horietan Larrabasterrako Gatzarriñe kalean (metro geltokiaren alboan) egongo da autobusaren geltokia. Maiztasuna 30 minutukoa izango da. 2. FASEA: apirilaren 7tik obra amaitu arte. Apirilaren 7tik aurrera autobus zerbitzua Sopela eta Plentziaren artekoa izango da (hau da, Larrabasterran metroa egongo da). Autobus-geltokiak Arestian esandako geltokien ondoan geratuko dira autobusak. Larrabasterra: Gatzarriñe kalean, metro geltokiaren alboan (apirilaren 2tik 6ra arte BAKARRIK). Sopela: Lizarre kalean, geltokiaren aurrean. Urduliz: txartelak Nagusien Etxe alboan dagoen txarteldegian egongo dira salgai. Plentziako norabidean, Aita Gotzon kalearen 23. zenbakian, Kutxabanken aurrean. Sopelarako norabidean, Aita Gotzon kalearen 18. zenbakian, Nagusien Etxearen alboan. Plentzia: geltoki kalearen 1. zenbakian, metro geltokiaren alboan. Apirilaren 13tik aurrera autobusen maiztasuna 18 minutukoa izango da 10:00 eta 16:00 artean, astelehenetik ostiralera arte. Gainerakoan, eta larunbat, igande eta jaiegunetan, metroak 20 minuturo ibiliko dira, eta gauez (23:00etatik aurrera) 30 minuturo. Informazioa bezeroei Bestalde, autobusez ibiliko diren pertsonen zalantzak argitzeko asmoz, Metroak Sopelako geltokiaren alboan informazio-puntua jarri du. Informazio bulego hori apirilaren 7an zabalduko da eta obrak amaitu arten egongo dira. Metroaren zerbitzuaren ordutegi berbera izango du. Informazio gehiago: 94 425 40 25 www.metrobilbao.eus Urduliz metroko lanak autobusa sopela plentzia artean autobusa plentzio sopela metroko lanak urduliz autobus sopela plentzia urduliz metro lanak