Gabonetan umeentzako hamaika jarduera izango ditugu Sopelan

Gabonetako ikuskizuna

Gabonetan umeek ez dute aspertzeko astirik izango. Sopelako Udalak egitarau oparoa prestatu du herriko txikientzat eta ez horren txikientzat. 

 

KOLONIAK: Aurtengo Gabonetako koloniak abenduaren 22tik urtarrilaren 2ra arte ospatuko dira, astelehenetik ostiralera (asteburu eta jaiegunak kenduz, hots, abenduak 24-25-31 eta urtarrilak 1). Ordutegia, 09:30etik 14:00etara Kurtzion, eta programa honetan Sopelan erroldatutako 4 eta 12 urte bitarteko umeek parte hartu ahal izango dute. Izena emateko epea abenduaren 14an amaituko da, Kurtzion, udaletxean, Sopelarin bulegoan eta www.sopela.eus web orrian. Prezioa: 40 euro.

ABENDUAK 23, "OLENTZERO ETA ZAKU MAGIKOA". Umeentzako antzerkia Kurtzio Kultur Etxean. Saio bi egongo dira: 17:30ean eta 19:00etan. Sarrera doan (gonbidapenak abenduaren 22an eskatu ahal izango dira). Antzerkia euskaraz izango da. SINOPSIA: Olentzerok bere zaku magikoa galdu du. Horren ondorioz, Gabonetako oparien banaketa konplikatu egingo da. Olentzero eta Mari Domingi izugarrizko abentura honen protagonistak izango dira. Basoan zehar hainbat pertsonaiekin topatuko dira. Argitxo, Astotxo, Haritza, Basajauna eta Sorgina Pirulina gaiztoa. Olentzerok zaku magikoa berreskuratzea lortuko du?

ABENDUAK 24, OLENTZERO GAUA. Olentzero Batzordeak egitarau potoloa prestatu du abenduaren 24rako. 17:30etik aurrera, Olentzero eta Mari Domingi Urgitxieta plazatik urten eta udaletxe plazaraino helduko dira. Han, Olentzeroren abestia kantatu eta Eguzkilore Dantza Taldearen emanaldiagaz gozatu ahal izango dugu. Urte osoan gordetako makiltxoak gorde ostean, umeek Olentzero eta Mari Domingigaz berba egiteko aukerea izango dute. 

ABENDUAK 26, 27, 28, HAURREN GABONETAKO PARKEA. Urko kiroldegian, hiru egunez, puzgarriak, jolasak, e.a. Ordutegia: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00. Sarrera debalde.

ABENDUAK 29, ITZAL TEATROA: SUTONDOAN. Itzalen bidez, antzinako ipuinak kontatuko dizkigute. 18:00etan Kurtzio Kultur Etxean. Sarrera, hiru euro. 

ABENDUAK 30, NIKOLAYEVA ERRUSIAKO BALLETA. Andersenek idatzitako ipuin ezagunak izango dituzte hizpide ballet ikuskizun harrigarri honetan. Ekiterimburgotik (Errusia) datorren ballet gaztea. 9 eta 18 urte bitarteko dantzariak. Saio bikoitza egongo da: 18:00etan eta 19:30ean. Kurtzio Kultur Etxean. Umeak: 3 euro. Helduak: 4 euro.

URTARRILAK 1, URTE BARRI. Umeentzako antzerkia, Kalika teatroaren eskutik. 13:00etan. Sarrera debalde. Euskaraz.

URTARRILAK 3, SUN MAGOA. Magia ikuskizuna familia osoarentzat. 18:00etan Kurtzio Kultur Etxean. Umeak hiru euro. Helduak: bost euro. Euskaraz eta gazteleraz.

URTARRILAK 4, V. SKATE INDOOR. Zipiriñe eskolako patioan, skategaz lotutako hamaika jarduera. Ordutegia: 11:00-14:00 eta 16:00-20:00.

URTARRILAK 5, ERREGEEN HARRERA. Errege Magoak 18:00etan irtengo dira Urgitxieta plazatik. KABALGATAN PARTE HARTZEKO BOLONDRESAK BEHAR DIRA. Interesa izatekotan, eman izena Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. helbidean, 94 406 55 05 telefonoan edo Kurtzio Kultur Etxean. Eskerrik asko!

GAZTELEKUAREN PROGRAMAZIOA: Gaztelekuak ere programazio berezia izango du gabonetan. Abenduaren 20an irteera egingo dute Bilboko PINera (izena emateko azken eguna abenduaren 12an). Eta bestalde, abenduaren 23an taloak egiten ikasteko tailerra antolatu dute. Izena emateko azken eguna abenduaren 18a izango da.

Eta umeen programazioaz gain, abenduaren 31n Larrabasterrako I. San Silvestre herrikoia! Parte hartu!