Lehen aldiz, San Silvestre herri-lasterketa ospatuko da abenduaren 31n

Heeri-lasterketaren kartela

Urteari amaiera ezin hobea emango diogu aurten Larrabasterran. Lehenengo aldiz, Sopelako Udalak eta Hirubi-k Taldeak “San Silvestre” lasterketa herrikoia antolatu dute, Munarri Atletismo Taldearen laguntzarekin. Beste herri askotan tradizionala den lasterketa… Larrabasterrara heldu da!

 

Hitzordua, beraz, abenduaren 31n izango da, 17:00etan Larrabasterrako Urgitxieta plazan. Hiru lasterketa ezberdin izango ditugu, adinaren arabera:

TXIKIAK (0-7 urte) 400 metro. Hasiera 17:00etan.

GAZTEAK (8-14 urte) 800 metro. Hasiera 17:15ean.

NAGUSIAK (14 urtetik aurrera) 4000 metro. Hasiera 17:30etan.

Parte hartzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. helbidean, honakoa adieraziz: izena, abizenak, jaiotze-data eta adingabea izatekotan, tutorearen baimena. Epea abenduaren 28an agortuko da, edo 500 izen-emateetara heltzerakoan.

Izena emateko euro bi ordaindu beharko dira (dortsala jasotzerako orduan). Jasotako diru guztia Aimar burmuineko paralisia duen Sopelako umearentzat izango da. Aimarren inguruko informazio guztia www.aimarelsaltadordeobstaculos.es web orrian egon daiteke.

Dortsalak udal igerilekuen sarreran jaso beharko dira honako egunetan: abenduaren 12, 19, 26, 29 eta 30ean 18:00etatik 20:00ak arte.

Proba partehartzailea izango da, eta ez lehiakorra. Hau da, amaieran ez da inolako sailkapenik edo sari-banaketarik izango. Partehartzaile guztiek opari bat izango dute proba amaitzerakoan, eta edaria eta jatekoa izango dute eskura. Proba mozorrotuta egiten duten lagunek ere opari berezi bat izango dute.

Partehartzaileek Urkoko kiroldegiko dutxak erabiltzeko aukera izango dute probaren ostean.

Probaren amaieran, 18:15ak aldera, partehartzaile guztien artean hainbat opari zozketatuko dira. Antolakuntzak Larrabasterrako komertzioen babesa eta laguntza eskertu gura du. Mila esker!

Probaren informazioa: www.triatlonsopelana.org.