Barinatxe

Barinatxe

Barinatxe, "La Salvaje" bezala ere ezagututa, urbanizatu gabeko hondartza handi bat da, urre koloreko hondar finaz osatua. 752 metroko luzeera eta 198.009 m²-ko azalera itxasbeheran eta 61.489 -ko azalera itxasgoran du. Arriatera hondartzaren ekialdean aurkitzen da, neurri antzeko beste hondartza bat.

Bere izenak dioenez, hondartza basati bat da, berezko duna-sistema duena. Hondartza honetan erabilera askotariko eraikin bat dago, aldagelak, dutxak, eta surf eskolen lokalekin. Inguruko beste hondartzak bezala, surfista eta bainuhartzaile ugari ditu. Hondartza honek piko mota asko ditu, olaturik ezagunena “La Triangular” da (eskuineko olatua, longboard egiteko oso aproposa; itxasbeheran ezkerreko olatua bertikalagoa da, tubo sekziokein). Hondoak oso aldakorrak dira, ondorioz kalitate handiko olatuak sortu ahal dira.

Meñakozen bezala, nudismoa baimenduta dago, generalki hondartzaren alboetan praktikatzen da.

Aktibitate ugari praktika daitezke, guztien artean Surfa da azpimarragarriena, hondartzak dituen olatuei esker egin daitekena. Gainera, haren labarrak oso aproposak dira parapenteaz gozatzeko.

1999 urtetik aurrera, udako hilabeteetan, urtero, Sopelako lasterketa nudista ospatzen da, honek doako partaidetza dauka, eta maila desberdinetan banatuta dago: gizonezkoa, emakumezkoa, umeena, etab.

Ekipamenduak

Aparkalekua, askaldegia, sasoiko kiosko, komunak, dutxak eta komunak, patioak, bike rack.

Aktibitateak

Palas, surfa, bodyboarda, windsurfa, boleibola, parasailing, hondartzako futbola, kontzertuak aire librean, biluzik lasterketa.

Oharrak

Udako hilabeteetan autobus zerbitzua (Sopelbus) herri erdian lotzen hondartzan ditu.