Meñakoz

Meñakoz

Meñakoz, tamaina ertaineko hondartza basati bat da, ez urbanizatua, hartxinga eta harriz osatua. Sopela eta Barrika udalerriei dagokie, nahiz eta zentrutik nahiko urrun aurkitzen den, Sopelatik Plentziara doan errepidean hain zuzen ere.

400 m-ko luzeera duen hondartza nudista honek, hare gutxi eta harri ugari ditu. Itsasora zabalik dago, eta haizetsua da, uhin ugarikoa, ezin hobea surflarientzat. Landaredi, belardi eta ortuz beteriko labar altu batzuek inguratzen dute.

Gune lasaiak bilatzen dituztenentzat oso egokia da, eta nudismoa praktikatu daiteke.

Mundu osoan famatua den olatu handi bat hartzen du, bakarrik adituentzat; tamainu handia eusten duen (5-6 metroko) eskuin bat da, indar handiduna eta hodidun sekzio ugariduna. Labar baten aurrean apurtzen da, eta harkaitzek bere arriskua nabarmentzen dute.

Gainera, ibilaldi atseginak egiteko aukera dago bere labar izugarrietatik, mantu berde batez estaliak daudenak.

Ekipamenduak

Aparkalekua